Ibilbide kulturala Gerra Zibilaren inguruan:
Elgeta – Intxortako Atea.
Gerra zibilaren historian leku nabarmena betetzen du Elgetak, altxatutako indarrek 1936ko urritik 1937ko apirilaren amaiera alderarte herria hartu guran ibili baitziren. Intxorta mendian borrokaldi garrantzitsuak izan ziren.
Lehen borrokaldian, 1936ko urrian, faxisten erasoaldia gelditzea lortu zen,eta, horrenbestez, egun batzuk beranduago Eusko Jaurlaritza sortzea ahalbidetu. Frontea bertan izan zen geldirik zazpi hilabetez, eta horren arrazoietako bat izan zen Beldarrain Komandanteak lubakiz osatutako defentsa sistema berezia.
Apirilak 1, domeka goizean
Hizkuntza: Euskara
Ibilbidearen iraupena: 3 ordu eta erdi inguru
Prezioa: 5,00 € bakoitzeko
Elgetara autobusez joango gara
Apuntatzeko:
leioakoga@gmail.com
tlf 615008396
Antolatzailea: Leioako Gazte Asanblada
Laguntzailea: Sare Antifaxista
